argia.eus
INPRIMATU
Umorea eta bizitzaren arazoak
  • Xabier Mendiguren Elizegi ::Bizitza homeopatikoak

    Susa

    orrialdeak ::152

    prezioa ::14€

Pilar Iparragirre 2008ko ekainaren 01
Bizitza homeopatikoak
Bizitza homeopatikoak
Xabier Mendiguren Elizegik Susa argitaletxearen eskutik kaleratu du azken liburua, Bizitza homeopatikoak. Bi istorio bildu ditu: aurrenekoa umorea barra-barra darion kontakizuna, liburu saltzaile bati gertatutako pasadizoak azaltzen dituena, baita protagonistaren ogibidearen zenbait kontu eta unibertsitateko irakasleak hartzeko sistemaren inguruko argibideak ere. Mirande du izena liburu-dendak eta haren jabeari maitalearekin opor-ontzi handi batean porturik portu bidaia egiteko aukera sortuko zaio. Bidaia horren ondorioak ez dira inondik ere liburu saltzaileak espero zituenak izango. Bizitzako garairik onena deritzan kontakizunean berriz, Bruselan, Europako Parlamentuko itzulpen zerbitzuan patxada ederrean ari den emakume euskaldunari gertatutakoa kontatu du. Aitari ebakuntza larria egin behar dioten unean, amak erabakiko du senarraren neskame izateaz nazkatu dela eta etxetik joango dela. Itzultzailearen ezustekoa ez da txikia, baina are gehiago korapilatuko zaizkio gauzak: espetxean duen nebaren andreak amarekin batera senarra ikustera joateko, iloba zaintzeko eskatuko diote.
«Elkarrekin ondo ezkontzen diren bi istorio diferente dira»

Zer da Bizitza homeopatikoak?


Ipuinen edo narrazio laburren genero hau nik inoiz ez dakit definitzen, baina istorioak hala atera zaizkit. Nire aspaldiko liburuetan behin baino gehiagotan egin ditut halakoak. Ez da propio idatzitakoa, gustatzen zaidan neurria da, berez ateratzen zaidana. Baina natorren mamira: bi istorio dira eta liburu bat.

Zein dira istorioen antzekotasun eta diferentziak?


Garai diferenteetan idatziak dira. Bizitzaren sentimendu homeopatikoa 2003an hasi eta 2004an bukatu nuen; bestea berriz, iaz hasi eta aurten bukatua da. Aurrenekoa tonu komiko, umoretsu, parodikoan idatzia da, karikaturatik asko du. Protagonista liburu saltzaile bat izateaz gainera, izaeraz neurotiko samarra da eta txepela, eta horregatik deskalabru batzuk gertatuko zaizkio; horien ondorioetatik hasten da galdetzen: nola iritsi naiz ni honetara? Bigarren kontakizuna, berriz, ez dakit dramatikoa den, baina tonu serioa du. Bizitzako galdera funtsezkoak agertzen dira bertan. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak, gurasoak zahartzen direnean zer jarrera hartzen duen seme edo alabak... Umeak eduki edo ez edukitzearen inguruko kontuak ere agertzen dira; altruismoa, egoismoa...

Eta zerk batzen ditu halako istorio ezberdin bi?


Batetik, arrazoi praktikoa: liburuak eduki behar du orri kopuru minimo bat. Baina hortik aurrera joanda, esango nuke istorio hauek ondo ezkontzen direla elkarrekin. Bi protagonistak daude bizitzaren