Igor Estankona
Edo beste Amerika. Amerika bihozbera bezain erreala baita, zoritxarrez, aurka gauzkan Amerika. Hauteskunde primarioetan osasun-laguntzaz eta gizarte politikez asko hitz egin ez denez, itxura batean horiek ez dira arazo AEBetan. Eta badakigu baietz, auzi horien inguruan garatu direla borroka interesgarrienak hantxe bertan.
Reaganek suntsitutakoa –ez bakarrik elkartasunerako programak, ezpada ongizatearen ideia bera– zuzenduko ote duten datozen urteetan ikusgai dago.
Lapurrenak, faxistenak, boterean direlarik mezua da programak ez direla behar, enpresa pribatuak ondo arduratzen direla arazo horietaz.
Emakumeak ez du ulertzen ezer, gutuna bidali du herriko egunkarira: “Nik AFDCko laguntzak behar ditut, eta seme-alabak eskola-adinean dauzkat. Urtean 8.000 $ baino gutxiago ordaintzen diren beharrak eskatu ditut. Egun erdiko lanaldia daukat liburutegi batean orduko 3,5 $en truke; beraz laguntza gutxitzen didate hori konpentsatzeko. Hau da, beraz, nire gurasoak hona ekarri zituen Ameriketako Amets Handi hori: egin lan sano, hezkuntza jaso, arauak errespetatu eta aberastuko zara. Nik ez dut aberats izan nahi. Nire seme-alabak mantendu gura ditut bakar-bakarrik eta duintasunez bizi”.