argia.eus
INPRIMATU
“Bat” aldizkariaren 66.a
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko ekainaren 01
Soziolinguistika aldizkariak teknologia berriak eta euskara uztartu ditu 66. zenbakian. Besteak beste ondoko gaiak jorratu dituzte: Euskara XXI. mendeko informazio eta komunikazio teknologietan, IKTak, Hizkuntza-teknologia Ixa taldean, euskararen erabilera errazteko eta sustatzeko aplikazioak eta Itzulpen automatikoa: aukerak, arazoak eta erronkak.