argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko maiatzaren 28a

Iñaki Segurolak Diario Vascon esanak: "Bai, bai, beti izan dut tribuko zaharren hitzetara belarria adi eta erne. Horietan beste doinu bat, beste tonu bat, beste arrazoi-modu batzuk aditu izan ditut, beharbada estandarretik ihesi. Estandarrak gauza onak izango ditu, baina ihes egiteko gogoa ere ematen du; hau, dena dela, hizkuntza guztietako kontua da".

 

Carme Junyent hizkuntzalari katalanak Berrian esanak: "Esango nuke bunkerizaziorako joera dagoela. Hau da, ama hizkuntza soilik mantendu nahi izateko jarrera ari da gailentzen. Baina gaur egun halako egoerarik mantentzea ezinezkoa da. Hemen aurkezturiko azterketak [Hizkuntzak eta immigrazioa kongresua] argi uzten du ez dela bideragarria: EAEn ehun hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Beraz, Euskal Herri euskalduna ez da posible. Ez immigrazioaren ondorioz, lehenago ere beste hizkuntza batek hartu baitu euskarari zegokion lekua".