argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko piraten punk-hardcorea itsasoan berriro
  • Etsaiak ::Apurtu arte

    Baga Biga

    iraupena ::33´19´´

    prezioa ::11.50€

Iker Barandiaran @IkerBarandiara 2008ko ekainaren 01
Etsaiak 'Apurtu arte' diskoa
Etsaiak 'Apurtu arte' diskoa
Lau urteko atsedenaldiaren ostean, bueltan ditugu Lekeitioko piratak, Bizkaiko golfoak, neurri batean formalduta, baina betiko amorru eta indarra plazaratzeko gogo biziz. Ontzia portura eraman zutenetik, beste hainbat bateletan ibili dira itsaso txikiagoetan, baina berriro ur handietan sartu dira haginetara arte armaturik. Bizi ditugun garaiak are eta ilunagoak eta eskasagoak direla-eta, gogor egiten dute ilegalizazioen, txikitzaileen, giza kontrolaren eta oro har zapaltzaileen kontra. Horretarako, hastapenetan egiten zuten punk-hardcore azkar eta gogorra berreskuratu dute, RKLren eskolakoa, baina beti bezala gitarra riff metaleroak eta rapeatu batzuk batuta. Bada beste salbuespenik: Nok-eko kideekin egindako pieza punk-rockero bat eta Des-Kontroleko kideek lagundutako abesti punkyagoak.