ACT Eszena Sortzaile Berrien Nazioarteko Jaialdia
Bilbo eta Barakaldoko Eszena Sortzaile Berrien Nazioarteko Jaialdiaren (ACT) bosgarren edizioa hilaren 28tik 31ra bitartean egingo da. Ohi bezala, sortzaile gazteen lan berrien lehiaketa, Europako arte eszenikoen eskolen topaketa, pedagogo ezagunek eskainitako ikastaroak eta Dantzine bideo-dantza lehiaketak osatuko dute egitaraua. ACT jaialdiak 180 lagun bilduko ditu La Fundición eta Bilborock aretoetan, Barakaldo antzokian eta San Frantzisko eta Clara Campoamor kultur zentroetan. Egitarau osoa http://actfestival.com webgunean kontsulta dezakezue.