Oinarri indartsua eta konposizio pop-rockeroa

  • UEK ::Uhinak

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::45´23´´

    prezioa ::14.95€

UEK taldearen Uhinak diskoa
UEK taldearen Uhinak diskoa
Keu azeri zaharra da musikan, eta joan den urtetik bere alter ego-a, UEK, lehentasun bilakatu du. Mikel Arakistain eta Jon Gurrutxaga konplizeekin batera, UEK gorpuztea lortu du, eta emaitza horrelakoa da, errotua. Euskarazko hamabi kantu batu ditu, ahotsean eta melodietan pop-rocka landuz, baina erritmo eta sonoritatean bestelako ñabardurak eginez, post-hardcoretik hurbil dauden talde batzuen ildora hurbilduz. Soinua gordina eta landua da; eta erritmoetako asko indartsuak eta aberatsak. Horri pop-a batzen badiogu, emaitza berezia da oso, batzuetan kontrastatuegia. Kantuak hirurek batera grabatu dituzte, eta horren ostean Haritz Harreguyren laguntzarekin zehaztasunez dotoretu dituzte. Hitzei dagokienez, intimoak dira, baina uhinen lainoen atzetik argitasuna ageri da.
Uek
«Lehen beti joaten nintzen riffaren bila, orain nahiago dut kantua bilatu»

Hitzetan, aurreko diskoetan ez bezala, sentimendu eta hausnarketa ugari dago. Eragina izan du aita izateak?


Egia da hitzak pertsonalagoak eta positiboagoak direla. Zaila egiten zait hitz zuzenak idaztea. Nahiago dut bestelako sentsazioak azaleratu, baina metaforak erabilita, hain agerian ez gelditzea… eta tarteka kritika ere egin. Egia esanda, disko hau uztailean grabatu genuen eta Nora irailean jaio zen, baina nik uste dut baietz, horrek eragin didala hausnarketa egiteko.

Musika kontuan hartuta ere, bestelako emaitza lortu duzue.


Bai. Aurreko diskoak balio izan zigun zer egin nahi genuen hobeto jakiteko. Oraingoan saiatu gara konposizio landuagoak egiten, tempo indartsuagoak lortzen; hitz bereziagoak, nire ahotsaren tesitura altxatu da eta hirurok batera grabatu dugu.

Eta aldean beti izan duzun ukitu heavy edo hard-rockeroa ia ez da ageri.


Baliteke. Lehen beti joaten nintzen riffaren bila, baina orain nahiago dut kantua bilatu. Gainera, honako hau egiten dudan hamaikagarren diskoa da eta aldaketak ondo datoz.

Aurreko diskoko “Heltzear diren egunak”-etik tiraka, hurbil ikusten dituzu “askatasun hitzak”?


Baikorra izan nahi dut, baina zaila da. Herritik hasita: Ondarroako udaleko osoko bilkurak Bilbon egiten dituzte. Herritarren ahotsa isiltzen dute, epaiketa ugari dago…

Zer du “uhinak” zuek hainbeste erakartzeko?


Diskoaren izenburuan nabarmendu nahi genuen lan honetan ildo berri bat daramagula, eraldaketa edo garapen bat bizi dugula. Eta horretarako, uhinen irudia aproposa iruditu zitzaigun.

“Bizitzaren putzuan ikusi zenean minaren aterpean gehiago ezkutatu zen”.


Une batean ohartzen da ez duela egin berak nahi zuena, eta atzera begira ikusten duena ez du gustuko. Hain zuzen ere, aukerak eduki ahala, aprobetxatzen jakin behar dugu, gerora ez damutzeko.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude