argia.eus
INPRIMATU
Markeliñeren ‘Terapia’ Portugalen
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2021eko ekainaren 30
Portugalgo Imaginarius jaialdian estreinatu zuen joan den astean Markeliñe antzerki taldeak bere lan berria. Terapia izeneko kale antzerkiak bikoteari buruzko gogoeta egiteko gonbita luzatu nahi die ikus-entzuleei. Estreinaldiaren ondoren atsedenaldia hartuta, uztailean hasiko da Markeliñe antzezlana Euskal Herriko txoko batetik bestera mugitzen. Besteak beste, uztailaren 22an Corellan izango dira, 23an Lizarran, 24an Tafallan, 25ean Peraltan eta 26an Ermuan.