argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2008ko maiatzaren 20a

Jokin Muñozek jaso du 2007ko Beterriko Liburua saria Antzararen bidea nobelarengatik. Liburuaren “intriga puntua”, leku eta pertsonaien deskribapena eta sentimendu pertsonalak azaltzeko gaitasuna azpimarratu zituzten Andoaingo Bastero Kultur Gunean egindako sari emanaldian. Lehenengo aldiz irakurzaleek osatutako 111 Akademia arduratu da Beterriko Liburua saria emateaz. Gainera, ekitaldia baino lehen, I. Batzarra egin zuen 111 Akademiak, 2008rako lan egitaraua zehazteko.

 

Angelica Lidell idazle kataluniarraren Belgrado liburua argitaratu du Artezblai argitaletxe bilbotarrak gaztelaniaz. Yugoslavia ohian girotutako antzezlana da; testuinguru horretan pertsonek izaten dituzten kontraesan eta miseriak azaleratzea izan du helburu Lidellek. Poesia eta narratiba ere idatzi duen arren, antzerki testuengatik da ezaguna Lidell.