Aurora Beltran

“Internet urdaiazpikorako labana bezalakoa da”

Fermin Etxegoien
2008ko maiatzak 25
Aurora Beltran
Aurora BeltranJuanma Aparicio
Laster Clases de baile bakarkako lehen diskoa argitaratuko du, Tahúres Zurdos desegin zuenetik bost urtera.

Egia da hamahiru urterekin Muerte ven idatzi zenuela, zure lehen kanta?



Txikiago nintzela hasi nintzen kantuak konposatzen, baina Muerte ven deigarria da, urte batzuk geroago Tahúres-en lehen diskoan agertu zelako.

Hogeita hamar urte pasa ostean, biraka zabiltza Rosendo eta Barricadarekin. Makrobiotikoak baldin bazarete, ez dut jakin nahi!



Ez gara makrobiotikoak, baina geure burua noraino zaintzen dugun jakingo bazenu harrituko zinateke. Sexu, drogak eta rock´n´roll hirukotetik –berez kondaira besterik ez zena– hirugarrena baino ez zaigu gelditzen. Lehengo egunean, Hospitaletetik gentozela, espinakak eta arraintxoa jan genituen, kar kar kar!

Zer da heldutasuna rock-ean?



Ideiarik ere ez... Guri agure edo atso deitzeko modu atsegina ez bada! Halere jakitun naiz hortik zehar eman ditugun urteak, Jainko zein Deabruaren konpainian, ez direla alferrik igaro.

Hain zuzen ere, ez dakit ezer zure bizitza pribatuaz!



Eta ez dut uste inork jakiterik beharrezkoa denik. Ezagutzen dituzun gainerako pertsonen bizimoduaren oso antzekoa da. Dena oso arrunta.

Mesedez... zu bezalako rock star baten tamainako pasadizoren bat kontatu!



Ni bezalako zer? Ez ba, ez naiz rock star-a. Gainera, errepideko kontuak... errepidekoentzat. Kuxkuxero halakoa!

Iruñean jaio, Potasas herrian hazi eta Usi herritxoan bizi. Nafarroa berdin ikusten al da bazter guztietatik?



Usi herritik dena oso berde ikusten da, baina hegoaldera eginez gero bestelako paisaiak aurkituko dituzu, baita oso interesgarriak ere. Badakizu, Nafarroa oso handia da.

Arestikoak galdera “politikoa” izan nahi zuen... Baina ahaztu dut zer galdetu nahi nizun.



Euzkadi... Nafarroa da! Kar kar kar.

Disko berriari Clases de baile jarri diozu eta azalean dantzari lirain baten itxuraz ageri zara. Heavy-aren alderantzizkoa!



Tira, lirain-liraina... Lurrean eserita nagoenez horrelako zerbait eman nezake, kar kar kar. Guapa nago, ezta?!

Internetek musika izarra hil ote zuen?



Internet urdaiazpikorako labana bezalakoa da. Ongi erabiliz gero “jabugo” ederra lortuko duzu. Baina labana bestela erabil daiteke... Ez nuke demagogia egin nahi. Tresna ederra, ongi erabiliz gero.

Lasai egin demagogia!



Interneten oso gauza zatarrak egin daitezke. Anonimatua baliatzen duen jende maltzur askoren paradisua da. Pederastak, iruzur egileak...

Aizu, biziki maite dut Belladona taldearen lehen disko hura. Zuri ere oroitzapen onik ekartzen dizu?



Oroitzapen on, bakar eta ezin ederragoak. Euskal rock-ak bizi zuen aro bikaina dakarkit gogora.

Azkenak
2017-07-23 | Unai Brea
"Denentzako elikadura osasungarria bermatu behar dute politika publikoek"

Larunbatean Derioko Nazioarteko Konferentziari amaiera eman eta gero, manifestazioa egin da igandean Bilbon, La Via Campesinak deituta. Moyua plazatik Zazpi Kaleetako Plaza Barrira arteko ibilbidea egin dute ia 2.000 lagunek, eta ondoren bazkaria izan da. Horren aurretik bezperan aurkeztutako Euskal Herriko Deia agiria irakurri dute berriro, eta Europako La Via Campesinak biltzarrean egindako hausnarketa plazaratu du.


2017-07-23 | Jon Torner Zabala
Lehiak sormena elikatzen duenean

Kultura eta kirola hain aparte ez daudela erakustera dator elkarrizketa sorta hau. Edo, bederen, hain aparte ez dutela zertan egon aldarrikatzera, badutela elkar zer eskaini, sarri mesfidantzaz eta batzuetan mespretxuz begiratzen dioten arren elkarri. “Futbola da herriaren opioa”. Zenbat bider entzungo ote genuen esaldi hori, masak lokartzeko jukutria besterik ez balitz bezala, alde batera utzita gizarte justuagoa sortzeko erreminta izan daitekeela.

Futbolaz aritu zaizkigu hain... [+]


2017-07-23 | Xalba Ramirez
Berta Cceresek borrokatu zuen urtegia gelditu dute

Hondurasen 2016ko martxoan hil zuten Berta Caceres ekintzaile ekologista Agua Zarcako urtegiaren kontrako borrokan aritzeagatik. Orain, makroproiektua gelditzea erabaki dute.


2017-07-23 | Xabier Letona
EPPK, urratsez urrats askatasunaren bidean

Oso ausarta da EPPKren erabakia. Lehenbiziz bere bizitzan, badaki aurrerantzean bera izango dela bere buruaren guztiz jabe, ez duela ETArekin partekatu beharko ezer, molde batez edo bestez ETA desagertzera doalako eta presoek arduratu beharko dutelako beren etorkizunaz, beti ere euskal gizartearen laguntzarekin.


2017-07-23
Letrak eta futbola

Julen Gabiriak literatura eta futbola uztartzea xede duen “Letrak eta Futbola” egitasmoan parte hartu du aurten. Athletic Fundazioak zazpigarrenez antolatu du ekimen hori, eta bosgarrenez “Thinking Football” zinema jaialdia.

“Letrak eta futbola” ekimenaren baitan bi komiki plazaratu ziren 2015ean, gaztelaniaz bata –Santiago García eta Pablo Ríosen El Portero– eta euskaraz bestea –Diamanteak, urrea eta ikatza–, Unai... [+]


"Itzultzaileak bere hizkuntza eduki behar du zabal, malgu eta presente"

“Godoten esperoan gaudek”, esan zion Vladimirrek Estragoni; “Izan ala ez izan: horra hor auzia”, Hamletek bere buruari, eta “Aukeran nahiago ez”, Bartleby izkribatzaileak nagusiari, izenik ezagutzen ez diogun abokatuari. Hiru idazle kanoniko, hiru garai, hiru lekukotza ezinago ezagun: euskarara, ordea, Juan Garziak ekarri ditu denak.


2017-07-23
Azken hitza: Ikasketa iniziatikoak

Garziak ondo ezagutzen du Shakespeare. Hain zuzen ere, azkenaldiko lanetako bat horixe izan du,autore ingelesaren soneto guztiak euskaratzea. Aspaldi egin zuten biek elkarren ezaupidea: “Nik, karreran, gehiago landu nuen linguistika literatura baino, eta orain oso damututa nago, eduki nuelako literaturaren alorrean eduki zitekeen irakasle-kuadrillarik onena: Blecua anaia biak, Paco Rico… Hala ere,geroagoko gauza batzuk han ikusitakoen haritik etorri dira. Shakespeareren sonetoak,... [+]


2017-07-23
Ondo egindakoa

Maibe San Nicolas: “Omenaldian, Deliaren seme Asierrek ere hartu zuen hitza, eta guri begietara begira eskerrak eman zizkigun. Ekitaldian parte hartu zuten beste zenbait ikasle ohik bezala. Eta zelan hitz egin zuten! Zelako maila ikasle ohi horiena! Han ziren ikasle guztiek goi mailako ikasketak egin dituzte, euskaraz. Zer edo zer ondo egin genuen Kontxan, beste batzuek beste eskola askotan bezala. Lana egin genuen, baina dena ez dago eginda: kalea landu behar dugu, euskara erabili... [+]


Ezin bada jan, ez eman

Oso mantso, eta populazioaren zati batek baino ez bada ere, badirudi gehiago begiratzen dela zer eramaten den ahora. Elikagaiak non eta nola landu dituzten jakin nahi dugu, sabelean zein osagai sartu ditugun jakitun izan nahi dugu.  Aldiz, larruazalaren bidez odoleraino zer sartzen ari garen ez dakigu. Ez dakigu hidratatzaileak zer daukan, azazkalak margotzeak zer ondorio dituen, ilea garbitu digun xanpuak zer duen eta nora doan. Petroliotik eratorritako osagaiak dira asko, eta... [+]


Barrutik eta kanpotik eraldatzen

Errekaleor barrutik ezezik kanpotik ere biziberritzeko bidean, pasa den astean bi ekarpen ikusgarri jaso dituzte Italiatik: Blu kale-artista ezagunaren muralak; Boloniatik Errekaleorrera etorrita, elkartasuna eta babesa eskaini dizkie artearen bitartez.


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude