Gaindegia Txostena 2007
Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da Gaindegia. Ekonomia eta jendarteari buruzko ahalik eta datu eta informazio gehien biltzea du xede. Baina informazio biltegia izatea baino asmo zabalagoa du, estatistikak ez duelako deus balio interpretaziorik gabe. Gaindegia Txostena 2007 argitalpenaren bitartez egindako lanen zati bat ipini nahi izan dute ekonomia eta jendarteko eragileen esku, azpimarratuz, desberdintasunak desberdintasun, Euskal Herriko lurraldeen artean gehiago direla elementu eta ezaugarri komunak diferentziak baino. Txostena sei atal nagusitan banatu dute: Euskal Herriaren 2007ko datu adierazgarriak, zifrak, adituen analisiak, urteko ikerketa eta prentsan jasotako eta eragile sozio-ekonomikoen oinarrizko gida.