Arrastoak

Mamutak
Mamutak beroak hil zituen, ez gizakiak

Mamuten desagerpenari buruz asko eztabaidatu dute adituek azken hamarkadetan. Gehienetan gizakien eskua aipatu izan da arrazoien artean.

Bada, Espainiako Naturaren Zientzien Museo Nazionaleko ikertzaile talde batek egindako azterketaren arabera, gizakien ehiza azken kolpea izan zen mamutentzat. Baina ordurako ugaztun handi horien kopurua oso gutxitua zegoen.

Aipatutako ikerketak dioenez, arrazoi nagusia duela 21.000 urte hasi zen berotze prozesua izan zen. Klima aldaketa sakonen ondorioz, mamutek gero eta habitat murritzagoak izan zituzten bizitzeko. Eta gizakia mamut ehizan hasi zenerako espeziea galzorian omen zegoen.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude