Alexandriako andra argia

Alexandriako Hipatia
Alexandriako Hipatia
Alexandria, K.o. 370. Alexandriako Teon matematikari eta astronomo ospetsu eta preziatuaren alaba Hipatia jaio zen, erreferentzia batzuek jaiotza 355. urtean ipintzen badute ere. Emakumezkoei ukatu ohi zitzaien giro akademiko eta kultuan hezi zuen Teonek alaba. Historialari askoren esanetan, Hipatiak aita bera gainditu zuen matematika eta, bereziki, astronomia kontuetan. Tolomeo eta beste jakintsu batzuen lanak hobetu zituen, eta haren ekarpenak funtsezkoak izan ziren, 1.000 urte geroago, Galileoren lanean, eta hortaz astronomia modernoan.

Baina ez zen arlo horietara mugatu. Garai hartan ezagutzen ziren erlijioen historia landu zuen, baita oratoria, filosofoen pentsamendua eta hezkuntzaren printzipioak ere. Atenas eta Erroma bisitatu zituen, beti ere ikasteko eta irakasteko grina ase asmoz. Hipatiaren etxea mundu ezagun guztiko ikasleak biltzen zituen eskola bihurtu zen. Zireneko Silesio, Ptolomeidako apezpikua izan zen ikasleetako bat. Hipatiari buruz luze idatzi zuen eta berari esker dugu hezkuntzarako idatzi zituen liburuen berri. Hesikio Hebrearra ere ikasle izan zuen eta Hipatiaren jarduerei buruz asko idatzi zuen. Beraren esanetan, magistratuek Hipatiarengana jotzen zuten administrazio aferen inguruan aholku eske. Politika arloan ere eragin handia izan zuela idatzi zuen Hesikiok. Hipatiak mekanika eta teknologia ere landu zituen; besteak beste, ura destilatzeko aparatu bat, likidoen dentsitatea neurtzeko hidrometro graduatua, uraren maila neurtzeko tresna, astrolabioak eta hidroskopioak asmatu zituen.

Baina horiek guztiek ez zioten bizia salbatzeko balio izan. Hipatia paganoa zen, eta paganismoarentzat garai gogorrak ziren horiek. Hiria gero eta kristauagoa zen, eta Hipatiaren egoera gero eta arriskutsuagoa. Haren eta gainerako filosofo neoplatonikoen aurkako jazarpena hasi zen, eta askok kristautasunera bihurtzeko erabakia hartu zuten. Hipatiaren lagun Orestes erromatar prefektuak gauza bera egiteko aholkatu zion, baina emakumeak ez zien bere sinesmenei uko egin. 415. urteko martxoko egun batez, kristau talde batek Hipatia jipoitu, biluztu eta hirian barna arrastaka eraman zuten, Zesareo izeneko tenplura iritsi arte. Han, ebakiak egin zizkioten gorputz osoan, hil arte. Hipatia ez zen haientzat zientzialari baliotsua, akabatu beharreko sorgin arriskutsua baizik.

Aurki zinemak berpiztuko du emakume handi hura, Alejandro Amenabar zuzendariaren eta Rachel Weisz aktorearen eskutik. Dagoeneko hasi dira kanpoko eszenak Malta uhartean errodatzen.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude