El Diario Vascon argitaratutako Alvaro Bermejoren Erdera ere emengoa (sic) da artikuluaren pasartea da ondokoa: "Renoko (AEB) Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroan, komunitate baten nortasuna eraikitzean idazleek zein paper jokatzen duten aztertuko duen kongresua inauguratu zen atzo. Gonbidatutako autoreen artean –ohi bezala– ez dago gaztelaniaz idazten duen euskal idazlerik. Zoritxarrez, hori ez da albiste. Frankfurteko azokan gauza bera gertatu zen, eta baita euskal instituzioek sustatutako kultur enbaxada guztietan ere. Kontua ez da gaztelaniaz idazten dugun euskal idazleoi turismoa egin eta gure obra Administrazioaren kontura ezagutarazteko aukera ukatzen zaigula –zorionez, batzuek ez dugu behar–, baizik eta herritarrek gehien erabiltzen duten hizkuntza –gure nortasun sentimendua edozein izanik ere– ikusezin bilakatzen duten modua".