argia.eus
INPRIMATU
Lege proposamena ezin onartu
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko maiatzaren 18a
Nafarroa Bai-ko Txentxo Jimenez parlamentaria oporretan baitzen. Aralarrek barkamena eskatu die NaBairen boto emaileei gertaera hankasartzetzat joz. Kontua da Ezker Batuak Aranguren, Galar, Beriain eta Noain (Elortzibar) eremu ez euskaldunetik mistora pasatzeko proposamena egin zuela. Gehiengoa lortzeko 26 boto behar ziren. PSN, Ezker Batua eta NaBairen botoak nahikoa ziren, baina Jimenezen botoa falta zen. Agian, uda baino lehen beste bozketa bat egiteko aukera izango da.