Larreetako errebeldia, politikoki gaizki ikusia

  • Ufestuek ::Judas bat naiz

    DDT Banaketak

    iraupena ::31´56´´

    prezioa ::5€

'Judas bat naiz' diskoaren azala
'Judas bat naiz' diskoaren azala
Behiek beherakoa dutenean Baztanen erabiltzen duten esamoldea da “ufestuek”. Galtzear dagoen adiera berreskuratzeko eta esanahia makarra delako aukeratu zuten izena, haraneko tradizioa eta politikoki gaizki ikusia dena ezkonduz. Esku artean daukagun lana beraien hirugarrena da, maketa kontuan hartzen badugu. 1980ko hamarkadako punka gogora ekartzen dute, La Polla, Tijuana in Blue edota RIP kasu, eta eragin horiek pasarte skatalitikoekin eta gitarra punteoekin tartekatzen dituzte. Bestalde, diskoari izena ematen dion kantuak rock urbano deritzonaren ezaugarri ia guztiak dauzka. Gaztelaniaz egindako kantu batean izan ezik, gainontzekoetan euskaraz abesten diote ustelkeriari, politikariei, porlanaren industriari, elizari eta abarri. Partxisean jokatzen dute agureek jakin dezatela Ufestuek ez direla joan.
Ufestuek
«Osasungarria da sexuaz argi eta garbi hitz egin eta abestea»

“23 urtiak artio beti tente ta orain inpotente”. Gazteriak eta errebeldiak 23 urtera arte irauten du? Zuek zenbat urte dituzue?


Taldeko gehienok 30 urte inguru ditugu. Adinarekin jendea dezente aldatzen da, sosengatik edozer egiten du eta ideologia aldatzen du. Guk orain dela zazpi urte hasi genuen taldea, baina oraindik gazte eta errebelde izaten jarraitzen dugu, uste berak ditugu.

Badute etorkizunik Baztango “gorri, okupa, etorkin eta independentistek”?


Bai. Aspaldi honetan hemen gero eta etorkin eta independentista gehiago dago, eta gainera orain dela urte gutxi gaztetxe bat zabaldu zuten Elizondon. Orain arte inguru hau oso lasaia izan da, baina poliki-poliki hasi da aldatzen. Ufestuek hasi zenean ez zegoen ia musika talderik, eta gaur egun mordoxka dago.

1980ko hamarkadak oso arrasto handia utzi zuen zuengan.


Bai, nahiz eta gure abesti bakoitzak istorio bat eduki, gure ustetan 80ko hamarkadako hainbat diskok ez dute gaurkotasunik galdu musikan eta hitzetan. Batzuek esaten digute musika hori aspaldikoa dela, baina berdin digu. Musika horrek zerbait sentiarazten digu. Badira egiten dutenean benetan sinesten ez duten taldeak, baina guk ezingo genuke halakorik egin.

“Askotan masturbatzen naiz, ez naiz perbertitua, normala da euskalduna bainaiz”. Ezohikoa da hemengo talde batek halako hitz esplizituak abestea…


Denetik esan digute abesti horregatik. Batzuek ea matxistegia ez den, eta beste batzuek ezetz... Interpretazio kontua dela uste dugu. Lagun batek idatzi zuen mutilzahar desesperatu baten ikuspegitik. Mutil askok hala pentsatuko dute, eta horrek ez du esan nahi neskak sexua egiteko makinak direnik. Gure ustez osasungarria da halako gaiak ateratzea, tabuak bailiran ibiltzen ditugulako. Dena dela, agian hurrengo diskoan saia gaitezke halako kantu bat nesken ikuspegitik idazten.

ASTEKARIA
2008ko maiatzaren 18a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude