argia.eus
INPRIMATU
Lagun handiak etxea konpontzen
  • Rose Impey, Russell Ayto ::Etxearen konponketa

    Ibaizabal

    orrialde kopurua ::38

    prezioa ::6,90€

Pilar Iparragirre 2008ko maiatzaren 18a
'Etxearen konponketa' liburuaren zala
'Etxearen konponketa' liburuaren zala
Iñaki Zubeldiak euskaratu duen Munstroa eta Igela bildumako protagonistak oso adiskide onak dira. Baina Igelak uste du edozer egiten dakiela, eta Munstroa kankailu gizajoa da. Nolanahi ere, ondo konpontzen dira biak bizitzako zailtasunei irudimenez eta ausardiaz aurre eginez. Etxearen konponketa istorioan Munstroak bere etxea garbitu nahi du. Igelaren ustez garbitzea ez da nahikoa, etxe horrek pintura ukitu bat eta dekorazio pixka baten beharra ere badu. Munstroak ez du inoiz dekorazioaren kezkarik sentitu. Zorionez, Igelak asko omen daki dekorazioaz. Berak lagunduko dio. Nola? Igelak Munstroari esango dio altzariak non jarri behar dituen. Igelaren laguntza, txakurraren putza! Baina azkenean lan egin beharko du Igelak ere.