Frantziako asanblea nazionalean 577 diputatuetatik 50ek hartu zuten parte hizkuntza gutxituen eztabaidan. Dena dela, hizkuntza gutxituen aldeko diputatu zein herritarrek ez zuten asko esperoko asanblea hartatik. Ondorioa behintzat halakoa izan da: Christine Albanel Kultura ministroak esan du Konstituzioaren 2. artikulua ez dutelako aldatuko, legeak ez duela hizkuntza gutxituen ofizialtasuna onartuko eta Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna ez dutela sinatuko.