Allianoi Turkiako terma-hiri erromatarra urak estaliko du aurki. Gobernu turkiarrak eremu horretatik gertu presa bat eraikitzea erabaki du eta urtegiak aztarnategia estaliko du erabat. Iturri termal garrantzitsuaz gain, besteak beste medikuntza-tresna bilduma aberatsa topatu dute bertan. Eta adituek beste hainbat aurkikuntza egiteko itxaropena zuten. Izan ere, orain arte aztarnategiaren %20 baino ez dute aztertu, eta indusketa sakonak are eremu txikiagoan egiteko aukera izan dute soilik. Baina hori guztia ez da nahikoa, nonbait, Turkiako gobernuaren asmoak atzera botatzeko.