argia.eus
INPRIMATU
47 antzerki taldek parte hartuko dute Leioako Umore Azokan
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko maiatzaren 18a
Maiatzaren 22tik 25era egingo da Leioako Umore Azokaren 9. edizioa. Orotara 47 antzerki taldek parte hartuko dute azokan, eta 49 obra eskainiko dituzte hiriko kaleetan. Euskal Herriko 12 konpainia arituko dira Leioan, eta horietatik seik –Organik, Zero Teatro, Gaitzerdi, Hortzmuga, Malas Kompañias eta Trapu Zaharrak– bertan estreinatuko dituzte euren ikuskizun berriak. Aktoreekin batera, antzerki munduko profesional ugari bilduko dira Leioan, haietako asko programatzaileak. Ana Lopez Leioako Udaleko Kultura zinegotziaren hitzetan, “ikuskizunak erakusteaz gain, obren salerosketarako esparrua sustatzea da Umore Azokaren helburuetako bat”. Egitarau osoa, parte hartuko duten konpainien inguruko informazioa eta azokari buruzko gainerako datu guztiak www.umoreazoka.org gunean kontsulta ditzakezue.