argia.eus
INPRIMATU
Zabalik da kulturgintzari buruzko graduondokoan izena emateko epea
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko maiatzaren 11
Arteola Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko (MU) Huhezi fakultateak antolatuta, kulturgintza transmisioari buruzko graduatu ondoko ikastaroa eskainiko dute bigarrengoz Eskoriatzan. Unibertsitateetako irakasleek eta kultur eragileek (musikari, bertsolari, idazle eta abarrek) emango dituzte klaseak. Matrikula egiteko epea maiatzaren amaieran itxiko da. Antolatzaileek 60 laguneko taldea osatzea dute helburu. Bukatzear den ikasturte honetan, besteak beste, Benito Lertxundik, Xabier Letek, Bernardo Atxagak, Mari Jose Olaziregik, Andoni Egañak, Jon Sarasuak eta Fermin Muguruzak parte hartu dute.