argia.eus
INPRIMATU
Vatikanoaren
2008ko maiatzaren 11
Juanjo Olasagarre
Juanjo Olasagarre
Hatzaparrak luzeak dira. Antiklerikal larrienenak ere, bere egin ditu PCk. Beren egiturei, nahiz demokratikoak deitu, zentralismo sustantiboz eusten zieten. Komite zentralak. Multinazionalen administrazio kontseiluen antzera funtzionatu izan dute beti, bestelakoak zirelakoan. Eta vatikanizazio honen ondorioa izan dugu Gaspar Llamazaresen purrustada, Arrasateko zinegotziak eragoztea agindu duenean. Ahantzi du IUk bere estatututan demokrazia hobesten zuela zentralismoarena baztertuz. Eta militanteek sinetsia zuten beren eremu propiotan erabaki ahalmena bazutela. Horrela jokatu dute, demokratikoki, aparatu profesionalak onartuko zuelakoan. Bainan Espainiak ez du holakorik hobesten, herrietako jendarte eta klaseen gainetik Estatuak zuzendu beharreko patu historikoa dago, Espainia bat, bakarra eta handi egiten duen hori. Eta Llamazares ere horren parte da. Arrasateko zinegotziek ez zekiten hori. Eta hautatu dituztenek ere ez. Txirlaren sentiberatasun ezarena, kimika dezente ikasi behar izan zuen medikuaren ahotan, mahaian eta platerean soilki ezagutu duenaren burges ezjakinaren hutsegitea da, hondar beltzetatik berora iragatean haren portaeraz deus ez dakienarena, bere alderdikideekiko txirlen sentiberatasuna gutxienez adierazteko gauza izan ez denarena.