Txita more txikia
Arrate Egañak idatzi du kontakizun hau eta Mari Mar Agirrek egin ditu marrazkiak. Liburuko protagonista animalia zalea da. Anai-arrebak etxean utzita, amarekin eta izeba Pakitarekin erosketak egitera atera, azokara iritsi eta txoko batean txita more txikia aurkitu zuen. Arra zen eta arrautza jarri ezin zuenez, bere jabeek bota egingo zuten, baldin eta gure protagonista bezalako neska panpoxa batek bere etxera eraman izan ez balu. Gogoz kontra, amak azkenean txita erostea onartu zuen. Etxera iritsi eta ahizpa handia izugarri poztu zen txita ikustean, berehala ahaztu bazuen ere. Biki txikiek beldur pixka batez begiratu zioten, hanka batetik heldu eta lurrera bota arte. Orduan, protagonistak erabaki zuen berak bakarrik zainduko zuela txita.