argia.eus
INPRIMATU
Fernando Velázquez konpositorea sarituko du FANT zinema jaialdiak
Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko uztailaren 15a
Fant
Fant
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 8tik 16ra bitartean egingo da. Dozena bat film lehiatuko dira Sail Ofizialean, horien artean Malagako Zinemaldiko sari nagusia irabazi zuen 3 días pelikula espainiarra. Horiez gain, film labur zahar eta berriak proiektatuko dituzte Bilboko areto desberdinetan; baita Nontzeberri atariak antolatutako Nontzeflash Animaziozko Filmen Lehiaketan eta Nontzefilm Film Laburren Lehiaketan saritutako lanak ere. Hitzaldiek, kontzertuek eta Fant Lab egitasmoak osatuko dute egitaraua. Zinemaldiaren 14. edizio honetan, Fernando Velázquez musikagile bizkaitarrak jasoko du Fantrobia Saria. El Orfanato filmerako konposatu zuen soinu bandak egin du ezagun Velázquez.
Interneten: www.fantbilbao.net.