Benetako Cyrano

Savininien de Cyrano de Berberac
Savininien de Cyrano de Berberac
Paris, 1897. Théâtre de la Renaissance delakoan Edmond Rostandek idatzitako Cyrano de Bergerac obra estreinatu zen. Antzezlanak Roxana lehengusinaz maitemindutako mosketari eta ezpatari sudur handiaren gorabeherak kontatzen ditu. Bere azken orduetan, komentu batean bizi den Roxanari bere sentimenduak adieraziko dizkio eta, gero, bere bertso satiriko ezagunen biktimen mendekuak heriotzara eramango du.

Savinien de Cyrano, benetako pertsona, 1619an jaio zen, Parisen; ez zen, beraz, gaskoia, Rostandek idatzi bezala. Bergerac-eko lurrak bere aitak erosi zituen eta hortik datorkio izena. Dekadentea, erromantikoa, surrealista, ironikoa, frantziar kulturan pertsonaia garrantzitsua izan zen. Esaterako, Moliére garaikideak estimu handian zuen. Bi antzezlan, nobela bat eta hainbat bertso satiriko idatzi zituen. Probokazioak ere egin zuen ezagun: Agripinaren heriotza lanean arimaren hilezkortasuna ukatu zuen, eta horrek eliza katolikoan eskandalua ekarri zuen.

Berrikuntza zientifiko eta filosofikoetan interes handia zuen Savinienek. Ilargiaren eta eguzkiaren estatuak eta inperioak izenburuko lanean gizon baten bidaia fantastikoa kontatzen du. Bidaia kohete batean egiten du protagonistak –aurreikuspen harrigarria, XVII. mendean–; lehenik Ilargira iritsiko da, eta gero Eguzkira. Selenitek, Cyranoren esanetan, lau hanka zituzten, eta baita oso arma praktikoak ere: animaliak ehizatzeaz gain, egosi egiten zituzten.

Biek, fikziozkoak eta benetakoak, izan zituzten satira, dueluak eta emakume-kontuak lagun. Badirudi sudurraren tamaina izugarrian ere bat zetozela. Eta biak gizon independenteak izan ziren; garaiko idazleak aberatsen babespean egon ohi ziren, eta benetako Cyranok tarte labur batez baino ez zuen jaso mota horretako babesa. Cyrano literarioak ere pobre hiltzea erabaki zuen, eta azken unean Roxana lehengusinari bisita egitea erabaki zuen; lehengusina komentu batean sartua zen Arraseko gatazkan senarra galdu eta gero. Hura izan zen pertsonaia sudur handiaren zorigaitza: bizitza guztia lehengusinarekin maiteminduta egonda ere, bere bertsoak beste bati eman zizkion, hura Roxanarekin ezkon zedin. Fikzio hutsa? Baliteke. Baina 1655.eko uztailaren 28an Savinien de Cyrano istripu arraro baten ondorioz zendu zen. Hainbaten ustez, etsaiek hil zuten, Rostanden pertsonaia bezalaxe. Bere azken orduak Filles de la Croix komentuan eman zituen; bertako prioreak ez zuen Roxana izena, Cathérine baizik, baina Cyranoren lehengusina zen. Kasualitate hutsa?

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude