argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2008ko maiatzaren 06a
Kevin Rudd
Kevin Rudd
Barkamena eskatu die Australiako parlamentuak bertako aborigenei, lehenengoz. Kevin Rudd-en gobernu laboristak aborigenenganako politika goitik behera aldatzeko abiapuntutzat jo du barkamen-ekitaldia. 1915. eta 1969. urteen artean milaka eta milaka haur aborigen kendu zizkieten gurasoei, familia zurietan hezteko, eta barkamena Lapurtutako Belaunaldi hari eskatu diote bereziki. Baina eskaria sinbolikoa besterik ez dela diote aborigen askok. Buruzagi aborigenek 1.000 milioi dolar eskatu zizkioten gobernuari, iraganean egindako kalte guztiaren ordainetan, baina gobernuak ezezkoa eman die. Gainera, gobernuak Australiako hiritar guztiak ordezkatzen omen ditu, baina biztanleen %30 barkamen eskatzearen aurka daude oraindik.