argia.eus
INPRIMATU
VI. Tesi Sariak abian
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko maiatzaren 04a
Elhuyar Fundazioak ikertzaile gazteen lanak saritzeko antolatu du eta Euskal Herriko edozein unibertsitatetan 2007an egindako zientzia edo teknologiako doktore tesiaren laburpena maiatzaren 30a baino lehen aurkeztu behar da. Ekainaren 2tik aurrera www.basqueresearch.com webgunean ikusi ahal izango dira lan guztiak eta irabazleen berri ekainaren 16an emango dute.