Eztandaren osteko barealdia ez da erabatekoa

  • Nova ::(izenik gabe)

    autoekoizpena

    iraupena ::39’53’’

    prezioa ::4.50€

Nova diskoa
Nova diskoa
Donostialdea ez du bakarrik Donostiak osatzen, askoz zabalagoa eta anitzagoa da. Eskerrak! Horixe bera pentsatzen dute Lezon entseatu, baina inguruko hainbat herritakoak diren Nova taldeko kideek. Metal gogorra egiten dute, benetako thrasha barren-barrenean daramana; ikusten da horretarako jaioak direla, baina nahiago dute beraien kantuak kontraste eta ñabardura bereziekin aberastea. Hala, gai dira gitarra oinarri oso indartsuak pasarte oso melodikoekin uztartzeko, edota gitarra melodia rockeroak muturreko garrasiekin janzteko, besteak beste. Horrez gain, teklatuen eta hainbat efekturen laguntzarekin, bestelako giroak sortzen dituzte, askoz atmosferikoagoak. Euskaraz abesten dute, eta zinemaren lengoaia erabiltzen dutela dirudi, irudiak ematen dituztelako, esan nahi dutena bere horretan azaldu ordez.
Nova
«Muturreko metalean eta jazzean daude talde teknikoenak»

Novak eztanda baten ostean jaiotzen dira. Zuek zer eztandatik zatozte?


Talde askotan ibiliak gara eta Nova zerbait serioagoa egiteko sortu genuen; pasarte atmosferiko eta kañeroak batzeko. Ez genuen betiko metala egin nahi, zerbait indartsua aukeratu genuen, baina sentsibilitate desberdinarekin.

Disko hau grabatu zenutenetik denbora asko igaro da.

Bai, 2006an grabatu genuen Donostian J-Manurekin, eta oso gustura gelditu ginen. Baina gerora, diskoaren kopiak asko atzeratu ziren, gorabehera asko izan ditugu.

Ez da erraza zuek zuzenean ikustea…

Lan kontuengatik larri ibiltzen gara, eta lau urtean hamasei bat emanaldi egin ditugu. Arantza hori barnean daramagu.

Kontrastez betetako Lezon entseatzen duzue.


Horrek musikan eta hitzetan eragina izan duela diozue. Kontrasteak bilatzea gure helburuetako bat da: musikak aire gehiago hartzen du. Rockaren jarrera, metalaren zaplaztekoa eta elektronikaren kutsu atmosferikoa batzen saiatzen gara. Bestalde, Lezon entseatzen dugun arren, Orereta, Antxo eta San Pedrokoak gara. Donostia oso hurbil daukagu eta ez zaigu batere gustatzen. Horrek amorrua ematen digu, hitzetan eta musikan transmititzen duguna.

Ñabardurez gain, sumatzen da 90eko hamarkadako thrasharen nola halako kumeak ere bazaretela…


Bai, Pantera eta Slayer taldeen zale porrokatuak gara. Baita Entombed, Death… muturreko metalarena. Teknikoki asko gustatzen zaizkigu talde horiek. Alor horretan eta jazzean daude musikari onenak. Ez dago mugatu beharrik.

Elektronikak aukera asko ematen dizkizue?


Bai, kristoren aukerak eskaintzen ditu abestiei bestelako kolorea emateko, nahiz eta guk ez dugun izugarri erabiltzen. Teklatuarekin eta gitarren efektuekin gauza ugari egin daitezke. Bestalde, azkeneko abestian sanplerrak sartu ditugu eta apur bat esperimentatu dugu. Erreminta horiek bestelako aberastasuna ematen dute.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude