Iruñeko gazteen literatur lehiaketa
Iruñeko Udalak urtero antolatu ohi dituen gazteentzako narrazio labur, olerki eta artelan lehiaketen emaitzak jasotzen ditu Iruñeko gazteentzako literatur lehiaketak (2006-2007). Artista gazteak lehiaketa (2006). Saritutako lanak izena duen liburuak. Agertzen diren lanen egileak hauexek dira: Ziargi Etxarte Moreno, Ander Perez Argote, Iris Sesma Gracia, Lander Majuelo Itoiz, Iker Tubia Barberia, Miren Ortiz Olabe, Irantzu Vergara Indiano, Jon Pagoaga Ibiricu, Mikel Elorz Berastegui, Lorea Alfaro Garcia, Raúl Ursua Astrain, Txema Maraví Artieda eta Cristina Recalde Frisón. Horietatik hainbatek, sari ugari jaso dituzte. Esate baterako Ziargi Etxartek 2006ko narrazio laburren lehen saria jaso zuen, eta olerkietan hirugarren gelditu zen; 2007an, berriz, aurreneko saria irabazi zuen olerkian.