argia.eus
INPRIMATU
“Hizkuntzen Egituren Munduko Atlasa” on-line
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko maiatzaren 04a
Oxford University Press-ek (Britainia Handia) jarri du on-line WALS delakoa, alegia The World Atlas of Language Structures. Sarean dagoena 2005ean liburu eta CD-ROM formatuan argitaratu zutena da. Datu-base horretan 2.650 hizkuntzen egiturak aztertzeko informazioa dago, 40 hizkuntza aztertzailek egindako lanen bidez. Besteak beste, fonologia, lexikoa eta gramatika ezaugarriak aurki daitezke. Informazio biltegi handia da sarekoa. Alabaina, Sareko argian erabiltzaile batek kontatu duenez, CD-ROMeko akatsak ez dituzte zuzendu.