Historian aurrenekoz Frantziako Legebiltzarreko gai ordenean sartu dute hizkuntza gutxituen auzia. Maiatzaren zazpiko bilkuran Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna izango da ardatz nagusietakoa. Nicolas Sarkozy Frantziako lehendakariak hauteskunde kanpainan ituna berrestearen kontra dagoela adierazi zuen.