Garo jendea

  • Tasmaniarrak ditut Dicksonia antarctica bizikide berriak. Han hamabosteraino hazten omen den garo zuhaiskara, gure etxean, asko jota, hiru metrorainokoa egingo dela iruditzen zait. Argi ibili, hala ere, klima aldaketarekin. Egitekoa den edozein landaketaren ezaugarriak erabakitzerakoan etorkizunean pentsatu, derrigor kontutan hartu beharrekoa da etengabeko aldaketaren norabide hau. Aldatu, klima beti aldatu baita; eta aldatuko al da! Oraingo klimaren berotze, lehortze, ekaizte honetan geurera ekarrita, ez al gatzaizkio etorkizunean gure lurren andere eta jabe izateko zidorra garbitzen ari tokitakoari, antipodakoari?
Garoa
Garoa
Eta etxekoak zer? Bost? Betikoa izatea, betiko betean azaltzea eta betikotzearen kate-begi izatea uste negargarriez hezitako gizarte honek, hobe luke garoei gehixeago begira. Herrian edo hurrean, horiek bai beti hor; noiztik ote?

Aspaldi gabe jakin dut etxetik bertan, gu eguzki begitan iparrean haiek, ditugun bizilagun batzuen bitxitasunen berri. Zuk ere hurrean izango dituzu eta adi. Itsas aldean, hari begira bizi diren errekasto motzetako klima bereziaren altzoan tropiko inguruetako garo batzuk aurki ditzakegu, erliki. Tasmaniatik ekarri berriak bestengusuekin topo, Stegnogramma pozoi, Woodwardia radicans, Dryopteris aemula, Trichomanes speciosum, Culcita macrocarpa... familia zabala izotzak badirela omenka ezagutzen duten erreka heze gozo horietan. Milioika urtetan hemen iraun dute garo horiek, garai bateko klimaren arrasto. Eta orain bueltan dator, klima hura, alegia. Pagotxa datorkie. Deskuidoan hezetasunak pixka bat laguntzen badu mahuka ederra izango dute. Hor daramatzate milaka urte, zain.

Orduan lagunago izango al ditugu garook... Hasteko itsasaldeko errekatxo aparta hauek babestu beharko genituzke (espekulazioa, suteak..). Bestetik garai batean zituzten erabilerak berreskuratzea ez litzateke txarra: errizoma edo lurpeko zuztarrak eta oraintxe destolesten ari diren hostoen puntta berriak jateko. Kontuz baina, garo zabalduena, Pteridium aquilinum, pozoitsua da. Tiamina edo B1 bitamina suntsitzen duen tiaminasa entzima du.

ASTEKARIA
2008ko maiatzaren 04a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude