Iruñerriko (Nafarroa) Aranguren, Galar, Beriain eta Noain Elortzibar herriak aspalditik ari ziren eskaera egiten, eta azkenean, Nafarroako Foru Erregimeneko Batzordeak, 1986az geroztik ukitu ere egin ez den Euskararen Legea aldatzeko proposamena onartu du. Nafarroako Ezker Batuak aurkeztutako lege-proposamena Nafarroa Bai eta PSN alderdiek babestu dute eta UPNk eta CDNk eman dute aurkako botoa.