Irati Jimenezek Berrian esanak: "Ez dut nahi euskara garbia. Euskara zikina nahi dut, pornografia. Egunkari faxistak nahi ditut euskaraz eta errieta gordina, supermerkatuaren ilaran haserretzen diren andreen artean. Euskaraz artikulu iraingarria irakurri, euskaraz liburu txarra, euskaraz kultura merkea, euskaraz telesail txotxoloa, euskaraz Miss EzDakitZer lehiaketa negargarria. Euskaraz abesti jasangaitza. Euskaraz zine aktore guapoei buruzko idatziak hamabost urteko neskatoen koadernoetan. Euskaraz esatea batek ‘españolista zikina!’ eta euskaraz besteak ‘terrorista makurra!’".
Aitzol Altuna historia ikertzaileak Berrian esanak: "Diglosia hutsean bizi gara. Gizartearen ahalegina ez da nahikoa, historiak frogatzen duenez. Gaelikoak berak ere etorkizun hobea du. Edozein gerra edo kontrako egoera politikoa agertu, eta euskarak behera egingo du, eta etorri, etorriko dira. Ez dugu babes politikorik, eta horrela ez dago etorkizunik".