argia.eus
INPRIMATU
Zerekin egiten ote dute amets arditxoek lokartzen direnean?
  • Taï-Marc Le Thanh ::Artzaina

    Ibaizabal

    orrialdeak ::32

    prezioa ::7.20€

Pilar Iparragirre 2008ko maiatzaren 4a
Artzaina
Artzaina
Irakurtzen hasi berrientzat Ibaizabal argitaletxeak plazaratu duen bilduma da Serafin Arkumearena. Patxi Ezkiagak euskaratu du Taï-Marc Le Thanh narratzaile eta Rébecca Dautremer marrazkilari dituen Artzaina edo zer pentsatzen duten arkumeek lokartu aurretik istorioa. Loak hartzea kostatzen zaionean, Serafin arkumea ahoz gora jartzen da eta kontatzen hasten da... Haurrak zenbatzen ditu! Serafinek badaki zer aldrebeskeriak egiten dituzten. Baina haurrek osatutako artalde baten buru izan nahiko luke.