Enrique Ordoñez Huarte arte garaikideko zentroko zuzendariak Diario de Noticias-en: "Administrazio Publikoek proiektu konkretu batzuei ez diete mezenasgorik ematen, ulertzen ez dituztelako, belaunaldi desberdinetakoak direlako agian. Arte garaikidearen arazoa jarrera kontua da, erosotasuna eta gauza berriekiko jakin-min eza".
Beñat Sarasola idazlearen hitzak jaso zituen Berriak: "Jendeak ateratzen ditu liburuak, eta esaten du ‘nik hau idatzi dut, baina pretentsio gehiegi gabe; atera egin zait eta publikatu egin dut’. Inork ez du esaten ‘nire liburuarekin nahi dut aurreko tradizioarekin hautsi edo ez dakit noren kontra joan’. Gure belaunaldiak ezin dio uko egin poesia mota exijente bati, edo, behintzat, hautsi egin beharreko poesia horr".
Ritxi Aizpuru Baga-Biga diskoetxeko editoreak Garan: "Euskadi Gazteak Euskal Herriko musikaren ikuspegia gero eta txikiagoa egitea erabaki du; hots, hamar talde edo single sartuko ditu eta gainontzekoek ez dute pasatuko Gazteak jarritako galbahea (formula). Hori ez da kantuak zentsuratzea, kantu batzuen hautua ez egitea baizik. Abesti batzuk ez baditu gustuko, horien ikusgaitasuna gutxitzearekin talde asko geratuko dira Gaztean pintxatu gabe. Eta zer? Gaztea al da irtenbide eta dialeko frekuentzia bakarra?".