Pierre Broussain. Sa contribution aux etudes basques
Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bilduman agertu da Piarres Xarritonek frantsesez egindako tesi hau. Aztergaia 1859an Barrandegian (Hazparneko komunan) jaiotako Pierre Broussainek euskal kulturari 1920 arte –orduan zendu zen– egin zion ekarpena, haren bizitzako zertzelada nagusienak biltzeaz batera. Euskal nazionalistatzat izan zuen Broussainek bere burua bizitza osoan. Euskaltzaindiko sortzaileetako bat dugu, eta euskara batua lortzeko egin zituen ahaleginen gaurkotasuna harrigarria da. Arturo Campionekin izan zuen adiskidetasuna, Arana Goirirekin euskara zela-eta izandako eztabaidak eta Azkuerekin izan zuen gutun trukaketa bereziki interesgarria dira tesian.