Koldo Mitxelena Saria du izena Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak sortu duten sariak. Bi urtean behin aukeratuko dute euskaraz egindako doktorego tesirik onena eta oroigarria, diploma eta 2.000 euro jasoko ditu irabazleak. Lehenengo deialdia egin berri dute; EHUn 2005-2006 eta 2006-2007 ikasturteetan euskaraz idatzi eta defendatutako doktorego tesiak aurkez daitezke, cum laude kalifikazioa lortu dutenak.