argia.eus
INPRIMATU
Aproba bako teorema
  • Erailketa politikoak salatzeko gertu ez dagoen ezker abertzaleak argi eta garbi esan du ez duela ETAren kontrako salaketarik egingo, ez omen lukeelako ezertarako balio izango. Bapo. Orduan, iritzia iritzi, ezinbesteko lehen galdera honako hau baino ez da: zelan daki ezker abertzale horrek ETAren kontrako salaketak ez lukeela ezertarako balioko... ez baldin badu sekula santa aprobarik egin? Zelan daki?
Luis Alberto, 'AmatiƱo' Aranberri 2008ko apirilaren 21
Nik alderantziz uste dut, ostera. Hau da, ez duela aprobarik ere egiten, aldez aurretik guztiok –guztiok gero– dakigulako demaseko balioa izango lukeena. Eta, hain zuzen, benetan balio aparta izango lukeenez gero, ez diotela uzten aprobarik ere egiten.

Gainera, ezertarako balioko ez lukeelakoan, borroka armatua salatu nahi ez duen ezker abertzale berberorrek sekulako esperientzia handia du gainerako guztien bizkar hamaika salaketa egiteko orduan. Beraz, jarrera ezberdin horrek zer esangura du: egiten dituen salaketa guzti horiek zerbaitetarako balio dutela, gainerako guztiengandik zerbait itxaro duela? Alegia, ETA dela ez entzun egingo liokeen bakarra?