argia.eus
INPRIMATU
Antropologia
Bikingoen janzkera ez zen uste genuen bezalakoa
  • Suediako Uppsalako Unibertsitateko Annika Larsson ikerlariak Stockholm eta Uppsalaren artean dagoen Malaren lakuan aurkitutako janzkiak eta oihalak aztertu ditu. Eremu hori izan zen, hain zuzen, aspalditik ikerlarien jakin-mina piztu duten bikingoen lurralderik garrantzitsuenetakoa.
Joxerra Aizpurua Sarasola 2008ko apirilaren 23a
Bikingoak
Bikingoak
Antza denez, X. mendea mugarria izan zen bikingoen ohitura aldaketan, mende horren amaieran merkataritza, indar hartzeaz gain, bide berrietatik abiatu baitzen; eta ordura arte bikingoek ekialdeko zibilizazioen ohiturak baldin bazituzten janzkeran, hortik aurrera kristautasunak ezarritako moldeetara makurtu ziren.

Larssonen arabera “arropek askoz gehiago adieraz dezakete herri baten bizimoduaz urtetan zehar transmititutako ohiturek baino, azken horiek urteen poderioz eraldatu eta egoerara egokitu egiten baitira gehienetan”.

Ildo horri jarraiki, Larssonen arabera –eta orain arte uste zenaren aurka–, andere bikingoak oso era askean janzten ziren, eta adibide gisa bularrak nabarmentzen zituzten arropak aipatu ditu ikerlariak.

Ikerketa honekin, besteak beste, garai bateko herrien ohiturak ezagutzeko erabilitako bideak zalantzan jarri nahi izan dira.