Tulipanen burbuila

  • Holanda, 1636 eta 1637. Historiako lehen burbuila espekulatibotzat jotzen dena gertatu zen. Holanda aitzindaria zen finantza kontuetan; urte batzuk lehenago, 1602an, Amsterdameko burtsa sortu zen Ekialdeko Indietako Konpainia Holandarraren eskutik. Berez, munduko lehen burtsa Anbereskoa (Belgika) dela esaten da –1460an sortua–, baina Amsterdamekoa izan zen aktibo finantzarioekin negoziatzen lehena. Eta herrialde horretan izan zen, halaber, historiako lehen porrot finantzarioa.
Herbehereetako tulipanak
Herbehereetako tulipanak
Baina porrotaren jatorrian ez zegoen ez higiezinik, ez lehengairik, ez antzekorik, tulipanak baizik. Tradizioak dio Otomandar Inperiotik ekartzen ziren landareen prezioa izugarri handitu zela, Holandako nobleziak eta burgesiak eskaera puztu zutelako. Produktu desiratua zen, baina artean ez zen Holandan bertan eskaera asetzeko kopuruan lantzen; eskaerak gora egitean, inportazioek ere gora egin zuten eta, nola ez, prezioek. Gero, bat-bateko jaitsiera etorri zen, eta horrek herrialde osoko ekonomia kolapsatu omen zuen.

Anne Goldgar historialariak Tulipmania izenburuko lanerako egindako azterketak krisia benetan askoz apalagoa izan zela dio. Tulipanek, inbertitzaile batzuek etekin bila zabaldutako bide berria azken batean, uste baino garrantzi txikiagoa zuten holandar ekonomian; jaitsierak ez zuen porrot orokorra ekarri.

Hala ere, Goldgar-en ustez, tulipanen aferak konfiantza krisi garrantzitsua sortu zuen holandar kapitalismoan. Tulipanekin egindako operazio asko egun etorkizunerako kontratu moduan ezagutzen ditugunak ziren, hau da, inbertitzaileek produktu jakina erosteko konpromisoa hartzen zuten, produktu hori eskuragarri izatean. Tulipanen prezio igoera ikaragarriaren ondorioz, ordea, gehienek konpromisoa haustea erabaki zuten.

Harreman ekonomikoak goitik behera aldatu ziren orduan. Parteen arteko konfiantza hutsean oinarritutako konpromisoak ez zuen jada baliorik. Hortaz, konpromiso objektiboagoak bilatzen hasi ziren.

Higiezinen burbuila eta horren ondorioz ustez gainera datorkigun krisialdia denon ahotan dabiltzan garai hauetan, hainbatek iraganera jotzen du analogia bila. Gutxik egiten du atzera, dena den, 1929ko crack ezagunetik harago. Eta XVII. mendeko tulipanetan ere badago finantza-lezio eredugarririk.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude