Landareen fotosintesia
Efizientzia txikiko saiakera izanagatik, ikerlariek frogatutzat eman dute frogatu nahi zuten kontzeptua. Eta orain, eskala handixeagoan landu nahi dute. Efizientzia handitzea lortuko balitz, energia iturri paregabea lortzeko bidean izango ginateke, gogoratu behar baita hidrogenoa dela etorkizuneko energi iturririk garbiena. Eta amaigabea gainera.
Orain arte saiakera asko egin da hidrogenoa era industrialean lortzeko, baina fotosintesiaren emulazioak izan ditu emaitzarik interesgarrienak. Thomas E. Mallouk eta W. Justin Younglood irakasleek asmatu berri duten sistema katalizatzailearen bidez, fotosintesian gertatzen diren elektroi transferentzia eta uraren oxidazioa oso ongi emulatu dituzte.
Erabilitako sistema inoiz baino gehiago hurbildu da landareen fotosintesira. Honenbestez, gertuago dago hidrogenoa era jarraian eta merkean lortzen hasteko unea.