Hamaika idazki literario irakurtzeari buruz

  • Batzuen artean ::Irakurri

    Meettok

    orrialdeak ::188´

    prezioa ::16€

Irakurri
Irakurri
Meettok argitaletxeak plazaratu duen liburu honetarako irakurketaren gaiaz idazteko proposatu zitzaien Uxue Apaolaza, Pako Aristi, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Angel Erro, Edorta Jimenez, Felipe Juaristi, Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Eider Rodriguez eta Iban Zalduari. Bakoitzak bere erara erantzun dio eskaerari: gogoeta modura batzuk, olerkien bitartez Errok... Guztiak ahalegindu dira beraientzat irakurketak dituen onurak azpimarratzen. Bidaia bat egitearekin parekatzen duenik bada, eta liburu bat batzuei bai eta besteei ez gustatzearen arrazoia maiteminaren antzekoa dela dioen testu bat ere aurkituko du orriotara hurbiltzen denak.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude