argia.eus
INPRIMATU
Gladys Faith Agulhas afrikarrak idatzi du Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko apirilaren 20a
Dantzaren nazioarteko egunaren mezua
Dantzaren nazioarteko egunaren mezua
“Dantza, ezinezkoa posible dela islatzen duen ispilu bat da, ezinezkoa mundu guztiak ukitu dezan, sentitu dezan, entzun eta nabaritu dezan”. Gladys Faith Agulhas dantzari afrikarrak Dantzaren Nazioarteko Egunerako idatzi duen mezuaren parte dira hitz horiek. Apirilaren 29an, Jean-Georges Noverre koreografo frantziarraren (1727-1810) jaiotzaren urteurrenean, dantza ukitu, sentitu eta entzuteko aukera ederra izango dugu. Mundu osoan ekitaldi mordoa antolatuko da egun horretan, eta zenbait lekutan astebete edo hilabete iraungo duten egitarauak prestatu dituzte. “Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu! Dantzarekiko duzuen grina elkar sendatzeko erabili ezazue. Bateratu zuen dantza komunitatea, eta garrantzitsuena, izan zaitezte ahal duzuen besteko zintzoak”.