argia.eus
INPRIMATU
Euskararen Jatorriaren III. Biltzarra
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a
Langraitzen (Araba) egingo da biltzarra maiatzaren 17an. Bilkura egiteko Iruña-Veleia –antolatzaileek Oka-Iruña deitzea proposatzen dute– aukeratu dute, beraien ustez, udalerri horretan aurkitutako idazkunek euskararen jatorria argitzen laguntza handia eskainiko dutelako. Jardunaldietan hain zuzen, indusketa horien balioaz hitz egingo du Patxi Alañak. Josu Naberanek emango duen hitzaldiak berriz, ondokoa du goiburu: Toponimiaren ekarpena aitzin euskarari eta Alfontso Martinez Lizarduikoak eskainiko duenak honakoa: Euskara historiaurrreko Europaren hizkuntza. Mahai-ingurua izango da euskararen oinarrizko hamabi hitzen etimologiari buruz eta han izango dira Bittor Kapanaga, Jesus Segurola, Felix Zubiaga, Josu Naberan eta Antonio Arnaiz, besteak beste.