Euskal Herria izeneko herri galdu bat

  • Egunon entzuleok!

    Gaurko irratsaiorako gai bitxia aukeratu dugu, zuen interesekoa izango delakoan, gure arbasoak Lur planetan bizi ziren garaiei lotuta dago-eta.
Iñaki Martinez de Luna
Iñaki Martinez de LunaAlex Larretxi
Duela mila urte inguru, hau da XXI. mendearen hasieran edo, bazegoen Lur planetan Euskal Herri izeneko lurraldea, Europa kontinentearen mendebaldeko ertzean kokatua.

(Esatariaren hitz jarioa etenda, musika ozenago entzuten da, tarte batez…)

Herri bitxia zen Euskal Herria, inondik begiratzen zaiola ere. Adibidez, bere buruaz oso harro sentitzen zen arren, kontraesanez josita zegoen.

(Melodia, berriz ere…)

Kontraesanez josita zegoela, diogu; zergatik baina? Badaude herri hura horrela kalifikatzeko hamaika arrazoi; ikus ditzagun ale batzuk.

Herri hura Euskal Herria, hots euskararen herria izan arren, gehienek ez zekiten hizkuntza hura eta, zekitenek ere gehienbat beste hizkuntza batzuk erabiltzen zituzten.

Herritar gehienen asmoa herri aske bihurtzea zen, baina Frantziaren eta Espainiaren artean banatuta egonda ezin erosoago bizi ziren.

Demokrata konbentzituak, baina ezin zioten elkarri entzun, ezta haien artean ezertxo ere adostu.

Alderdi politiko guztiek hitz egiten zuten herriaren izenean, herriari jaramonik egin gabe; areago, denek herriaren ahotsa zirela zioten arren, bakoitzaren pisu elektorala oso urria zen.

Tradiziozale amorratuak, baina, hala ere, ez ziren gainontzeko europarrengandik modu nabarian bereizten.

Aberats xamarrak izan arren, lanean ematen zuten bizitza-tarte gehiena.

Nor bere iritzi propio eta berezkoaren jabe zen eta, hala ere, oso gregarioak ziren; bakarka edo taldetik kanpo ezin zuten bizi.

Ama-Lurra izugarri maite omen zuten, baina euren lurraldea zeharo txikitu eta hondatu zuten.

Matriarkatua praktikatzen omen zuten, baina emakumeak gizonezkoen menpe bizi ziren, argi eta garbi.

Bakezaletzat zuten euren burua, baina bortizkeria sarri erabiltzen zuten, fisikoa zein psikologikoa.

Bistan denez eta garai horietatik iritsi zaizkigun dokumentazioak eta aztarnak lekuko, euren izaeraren kontraesanak askotarikoak, amaigabeak eta sakonak ziren.

Bestalde, hainbat leku-izen ikusten dugu denbora haietakoak, behin eta berriz errepikatuta, gehienak zer ziren oso ongi ez dakigula. Esaterako, Euskal Herriaren pare-edo, hurrengoak agertzen ziren sarri askotan: Euzkadi, Euskadi, Vascongadas, País Vasco, Pays Basque, Vasconia, Navarra, Nafarroa, Reino de Navarra, Iparralde, Hegoalde, Pirinées Atlantiques...
Badago, era berean, beste kontzeptu-sorta, herri hartako asmo politikoei lotuta agertzen zena eta ez dakigu burututako asmoak ote ziren edo aurrera atera ezinean bukatu ziren: Zazpiak Bat, Laurak Bat, Estatuto de Estella, Gernikako Estatutua, Amejoramientoa, Departamentu Propioa, Ibarretxe Plana, Independentzia, Euskal Estatua eta abar.

Zoritxarrez, gehiagorik ez dakigu herri hartaz, eta Lur planetatik gizakume guztiek ziztu bizian abiatu behar izan zuten unetik aurrera, hau da, duela 1.000 bat urtetik hona, ez dugu Euskal Herriaren berri edo aztarna gehiagorik izan. Kontraesanetan urtu eta desegin ote zen herri berezi hura? Edo, garai hartako iritsi zaigun Zenbat gera kantak (Lertxundi izeneko abeslari euskaldun batena) zioen bezala, elkar jo, elkar hil jarraitu ote zuten, desagertu arte?

(Hasierako musika bera entzuten da emeki-emeki…)

Eta, entzuleok, amaiera emango diogu gaurko istorio bitxi honi, egunero ohi dugun bezala; hau da, aurtengo txapelketan irabazle gertatu zen irrintziarekin!

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude