Desjabetzak

  • Komunikabide guztietan albiste izan dugu Aste Santuko ekaitzak ekarri dituen haizete, elurte, eurite eta ondoren sortu den uholde arriskua. Ez ordea, zenbait eskualde eta herriei (Aramaio, Eskoriatza, Legutio, Arrazola…) Fomentoko Ministeriotik gainera etorri zaien lur desjabetze zaparrada, are uholdea. Zer dela eta desjabetze eraso hori? Bada, lur horiek interes publikokoak bihurtu omen dira, delako Abiadura Handiko Trenak zeharkatuko dituelako. Eta, hasiera besterik ez da.
Joxe Iriarte 'Bikila'
Joxe Iriarte 'Bikila'Dani Blanco
Pribatizazioa izurritea bihurtu zaigun eta kapitala jaun eta jabe den garaiotan interes publikoaren aldeko desjabetzeak egitea ez al da txalogarria? Hala balitz! Esate baterako, desjabetze horiek behar bezala ordainduak izateaz gain herri honek behar duen trenbide sare soziala bultzatzeko balira… Alabaina, desjabetze horiek ekologikoki oso larria eta sozialki kaltegarria izango den makro-proiektu baterako dira, zeinekin onuradunak oso gutxik izango diren.

Manuel Sacristan zenak zioskuna dut gogoan: “Ezinezkoa da Lurraren lagun bihurtzea sistema bat bere dinamika esentziala hondamendi gero eta handiagoa eta itzulezina denean”. Dinamika esentzial hori apurtzeko derrigorrezkoa dugu emergentzi galgak sakatzea eta lehenbailehen mundu jasangarri eta sozialki justuago baten aldeko norabidea hartu. Hor datza gakoa!

Norabidea aldatu. Ni ezkerreko diskurtsotik aspaldi desagertu diren nazionalizazioak edo sozializazioak gauzatu ahal izateko behar diren desjabetzen aldekoa naiz, eta zenbait kasutan, indemnizaziorik gabe, gainera. Hots, besteak beste, herri pobretuen zukuez aberasturiko banketxeak; mundu osoan naturaren bidegabeko ustiaketetatik gorpuzturiko sektore energetiko nagusiak; eta langileen izerdiz sorturiko sistema produktibo osoa, eta or ohar nazioaren ondasun guztia gizartearen onurarako eta herritarren zerbitzurako desjabetuko nituzke, hain zuzen. Eta, gainera, aberastasun horiekin kontsortzio internazional bat sortu beharko genuke mundu osoan dauden arazo ekologikoak konpontzeko, osasun arloko beharrak betetzeko eta herrien arteko pare kidetasun bat lortzeko!

Zein harroputzak diren gure mandatariak baserritar zein lur jabe txikiekin, eta zein apalak eta otzanak kapitalista handiekin! Adibide xume bat: noizko kapital espekulatiboei Tobin jaunak proposaturiko %3ko tasa ezartzea?

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude