Benetan garbi eta merkeak diren bakarrak

  • Zure haurrak 6.000 pardeletik gora erabiliko ditu, eta 200-500 urte beharko dituzte desegiten. Eta zuk 1.400 euro gastatuko dituzu pardeletan. Pixoihalak erabilita, berriz, 550 eurotik gora aurreztu eta zabor poltsari arindu ederra emango diozu.
Pixoihal ekologikoak
Pixoihal ekologikoakMaddi Soroa
Umetan pixoihalak erabili dituenak gogoratuko du kotoia zein leuna zen, egungo pardelekin edo hilekoarentzako konpresekin alderatuta. Hitzak dioenez pixoihal, oihalezkoak direnei bakarrik deituko diegu, eta erabili eta botatzeko horiei, berriz, pardela. Aiton-amonak, ordea, konturatuko dira egungo pixohialak ez direla ordukoak: diseinu eta material berriei esker, hezetasuna primeran eusten dute eta oso errazak dira jartzeko.

Pixoihal denek sistema bera dute: likidoak xurgatzeko oihal bat, eta hezetasuna ez kanporatzeko oihal hau biltzen duen forroa. Hortik aurrera, hamaika modelo daude. Onena, modelo bakoitzetik probatzea da, gehien gustatzen zaizkizunak aukeratzeko. Eguneroko bizitzan pixoihalak bakarrik erabili nahi izanez gero 20-36 pixoihal artean beharko dituzu. Sistema oso erraza da: erabilitako pixoihalei kakak komunetik behera bota paperaz lagundurik, arropa marruskatzeko erabiltzen den zepillo txiki batekin zikin handienak kendu, eta kubo batean jarri uretan beratzen. Nahikoak pilatzean garbigailuan sartu, hori bai, xaboi leunarekin eta ahalik gutxien erabilita, haurraren ipurdia babesteko. Lehortu eta berriro prest dituzu erabiltzeko. Pixoihalek adin guztietarako balio dute: neurrira egokitzeko kortxeteak dituzte eta beraz, behin erosita betiko dituzu. Gainera, ondo zainduz gero haur bat baino gehiagorentzat erabili ahal izango dituzu.

Bi desabantaila ditu pixoihalak: garbigailua sarri jarri beharko duzula –garbigailua jartzen duzunero gogora ezazu zaborra ateratzera askoz gutxiago jaisten zarela orain–, eta estetikoki haurrari ipurdi handiagoa egiten diola –haurrak, ipurdikoak hartzen hastean eskertuko dizu–. Hortik aurrerako denak abantailak ditu.

Hondamendi ekologiko eta ekonomikoa

Haur bakoitzak, jaiotzen denetik pardelak uzten dituen arte, 6.000 pardeletik gora erabiliko ditu. Udalerriek sortzen duten zaborraren %10a dira eta 200 urtetik 500era behar dituzte desegiten.

Haur bakoitzeko 1.411 euro inguru gastatzen da pardeletan –kalkulu hau egiteko gehien saltzen den marka hartu da, merkatuko preziorik baxuenean, eta haurrak 6.140 pardela beharko dituela aurrikusi–. Aldiz, pixoihalen pack osoak –hainbat modelo, erabilitakoak gordetzeko kuboa eta abar biltzen ditu– 660 euro balio ditu. Garbitzeko kostua gehituta, denera 854 euro kostatzen da pixoihalak erabiltzea. Pardelekin alderatuta, 557 euro aurrezten dira.

ASTEKARIA
2008ko apirilaren 20a
Azoka
Azkenak
Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude