argia.eus
INPRIMATU
ZIO proiektua abian
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko apirilaren 13a
Zientzia Irakurle Ororentzat liburu bilduma hasi zuen EHUk 2003an zientzia euskaraz gizarteratzeko asmoz. Orain, hori guztia ZIO proiektuan bildu dute hainbat erakundek: EHUk, Eusko Jaurlaritzak, foru diputazioek eta Elhuyar Fundazioak. Bi adar ditu proiektuak; batetik, Irrika, ikasleentzako dibulgazio aldizkaria, eta dagokion web gunea, www.irrika.net. Bestetik, ZIO bildumak aurrera egingo du eta horren adibide azken liburua: Gogo basatiak: zer duten animaliek benetan buruan, Marc D. Hauser-ena.