Gerardia espezieko korala
Aurkikuntza horren garrantzia ondoko bi arrazoitan datza: batetik, topatutako koralak hain zaharrak izanik debekatu egin da bitxien negozioetan erabiltzea, ezinezkoa litzatekeelako itsasoan hartutako koralak berriekin ordezkatzea, milaka urte behar baitira berriak hazteko. Bestetik, 4.000 urteko izaki batek bere baitan informazio asko gordeko duen itxaropena dute ikerlariek. Hain zuzen ere, itsasoan gertatutako berokuntza prozesuak dira kasu honetan interesgarrienak.
Oraingoz ikerketa Gerardia eta Leiopathes glaberrima koraletara mugatu dira, hurrenez hurren 2.700 eta 4.000 urte bizi baitira.